BIGARREN ZIRKULARRA

NAFARROAKO HISTORIARI BURUZKO IX. KONGRESU OROKORRA:

“MUGAKO ESPAZIO ZAHARRAK ETA BERRIAK “

Iruñea, 2018ko irailaren 12tik 14ra

Hitzaldi-proposamenen deialdia

Nafarroako Historia Ikasketen Elkarteak Nafarroako Historiari buruzko IX. Biltzar Nagusia egingo du Iruñean (Nafarroako Museoa), 2018ko irailaren 12tik 14ra.

Oraingo honetan, biltzarrean gaika banatutako hainbat mahai izango ditugu, eta mahai bakoitzean zenbait aditu arituko dira koordinazio-lanetan, “Mugako espazio zahar eta berriak” izenburupean. Mugaren kontzeptuak zaharraren eta berriaren arteko desberdintasun ideala marraztu nahi du, kanpokoaren eta barrukoaren, onartutakoaren eta arraroa denaren arteko desberdintasuna. Horrez gain, ezagutza historiografikoaren esparru berriei buruz ere arituko gara. Historia politikoarekin, ekonomikoarekin, kulturalarekin eta abarrekin lotutako edozein gai mugen ikuspuntutik azter daiteke, Nafarroaren historian ikus daitekeen berritasunaren, proiekzioaren, eraginaren eta abarren mugimendu hori azpimarratuta.

Hitzaldi-proposamen bat egin nahi dutenek mezu elektroniko bat igorri beharko diote aurkeztuko diren mahaiko koordinatzaileari, eta kopian Idazkaritza Teknikoaren helbidea (congresohistorianavarra@gmail.com) jarri beharko dute. Horretarako, 2017ko abenduaren 1etik 2018ko otsailaren 28ra bitarteko epea izango dute.

Proposamenean hitzaldiaren izenburua eta 300 hitzeko laburpena jaso behar dira. Horrekin batera, datu pertsonalak ere adieraziko dira (izen-abizenak, helbide elektronikoa, posta-helbidea, telefono-zenbakia eta filiazioa). Pertsona eta mahai tematiko bakoitzeko hitzaldi-proposamen bakarra onartuko da, nahiz eta hainbat egileren arteko lana izan. Hizkuntza hauetan aurkez daitezke hitzaldiak: euskara, frantsesa eta ingelesa.

Apirilean, Biltzarreko Zientzia Batzordeak proposamen guztiak aztertu eta ebaluatu ondoren, Idazkaritza Teknikoak hitzaldi-proposamenak onartu diren ala ez jakinaraziko du. Onarpenen ondoren, estilo- eta edizio-arauak igorriko dira, argitaratzeko.

Argitaratu beharreko behin betiko testuak Biltzarreko Idazkaritzara bidali ahalko dira (congresohistorianavarra@gmail.com) irailaren 1ean. Edizio-arauak betetzen ez dituztenak edo epez kanpo aurkezten direnak ez dira argitaratuko. Halaber, biltzarreko dagokion mahaiko saio publikoan aurkeztu eta defendatu diren lanak eta biltzarrean izena eman duten autoreen lanak baino ez dira aktetan jasoko (izen-emateak 40 euro balio du SEHNeko kideentzat, eta 65 euro kide ez direnentzat). Horrek barne hartuko ditu bertaratze-ziurtagiria eta hitzaldia eman izanaren ziurtagiria; gainera, aktak argitaratu ondoren, ale bat igorriko da interesdunak adierazitako helbidera.