MAHAI TEMATIKOAK

NAFARROAKO HISTORIARI BURUZKO IX. KONGRESU OROKORRA:

“MUGAKO ESPAZIO ZAHARRAK ETA BERRIAK “

Iruñea, 2018ko irailaren 13tik 15era

[expand title=”1. MAHAIA. MUGAKO PAISAIAREN FENOMENOLOGIA: KONTAKTUAN DAUDEN ESPAZIOAK“]

Koordinatzailea: Pablo Miguel Orduna Portús. Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea.

Harremanetarako: eurienea@hotmail.com                                                                                                                           

Hau izango da mahaiaren gai nagusia: mugaren ingurunea, “kultur paisaia” bakan gisa, etnografiaren, historia kulturalaren eta ondarearen ikuspuntutik. Muga-fenomenoa aztertuko da “muga” edo “mugen” kontzeptu inklusibo edo ireki batetik abiatuta. Hizlariek konparazio-ikuspegia izan behar dute, nazioz edo eskualdez gaindiko espazio periferiko horietan nortasun bereizi bat eratzeko prozesuari dagokionez. Espazio horiek elkarguneak dira, eta bertan berezko errealitate bat aurki daiteke. Errealitate horretan, gizarte- edo ondare-errituetan islatzen diren etengabeko zenbait balio aurki daitezke, eta horiek “mugako espazio” horretako kide izatearen sentimendua pizten dute.

[/expand]

[expand title=”2. MAHAIA. ATZOKO ETA GAURKO HIZKUNTZA-MUGAK: HIZKUNTZEN ALDAERAK ETA HIZKUNTZEN ARTEKO KONTAKTUA “]

Koordinatzailea: Orreaga Ibarra Murillo. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Harremanetarako: orreaga@unavarra.es

Atal honen helburua da etengabe aldatzen ari den gizarte bateko hizkuntza-mugen gainean hausnartzea, kontuan hartuta gizarte horretan hizkuntza bera ere etengabe aldatzen ari dela. Hizkuntza bat baino gehiago duten komunitateak ezin hobeak dira hizkuntza beraren barruko mugak eta hainbat hizkuntzaren arteko mugak aztertzeko. Besteak beste, elementu hauek azter daitezke: hizkuntzen arteko kontaktua, code switching, konbergentzia linguistikoa, interferentziak eta kalkoak.

[/expand]

[expand title=”3. MAHAIA. MENDEBALDEKO PIRINIOAK: IGAROBIDEA ETA MUGA. HIRU MILA URTEKO HISTORIA “]

Koordinatzailea: María Jesús Peréx Agorreta. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.

Harremanetarako: mperex@geo.uned.es

Proposamen honen bitartez, Mendebaldeko Pirinioetako baliabideak eta igarobideak okupatzeko eta ustiatzeko prozesuen askotariko adierazpenak aztertu nahi izan dira: Kristo aurreko lehen milurtekoko okupazioa, erromatarren bideak eta mansioak, Chanson de Roland, Donejakue bidea, meatze-ustiaketak (Eugi eta Orbaizetako errege-fabrikak), Konbentzio Gerrak, Independentzia Gerra, eta P lerroa, besteak beste.

[/expand]

[expand title=”4. MAHAIA. EMAKUMEEN MUGA IKUSEZINA NAFARROAN  “]

Koordinatzailea: M.ª Cruz Díaz de Terán Velasco. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: mdiazdet@unav.es

Azken urteotan, historia emakumeen ikuspuntutik irakurtzeko beharra ikusi da. Luzerako etorri den aldaketa bat dugu parez pare: Nafarroako historian emakumeen ekarpenak luzaroan pairatu behar izan duen ikusezintasunaren muga ezabatzeko garaia da. Nafarroako emakumeek askotariko esparruetan egin zituzten ekarpenak agerian jartzea ezinbesteko urratsa da Erkidegoaren historia osoa ezagutu ahal izateko.

[/expand]

[expand title=”5. MAHAIA. FECISTI PATRIAM UNAM DIUERSIS GENTIBUS: ERROMA NAFARROAKO ORUBEAN: GLOBALIZAZIO KULTURALAREN ETA TOKIKO NORTASUNAREN ARTEAN (K.A. II – K.O. V)  “]

Koordinatzailea: Javier Andreu Pintado. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: jandreup@unav.es

Hondo-irudi gisa Erromak euskal orubean aurkitu zuen kulturaniztasuna hartuta, mahai honetan jorratuko ditugun lanekin, egun Nafarroa deritzogun lurraldeak erromatarrak bertan izan ziren mendeetan zituen berezitasunak sakonago aztertu ahalko ditugu. Berezitasun horiek askotariko jatorriak dituzte: erromatar kultura-ohituren tokiko interpretazioak, bertako ezaugarri “indigenen” ikusgarritasunetik jaiotakoak, eta lurralde honek prozesu globalak barneratzeko zuen gaitasuna.

[/expand]

[expand title=”6. MAHAIA. CLAUSTRA. ASMATUTAKO MUGAK“]

Koordinatzailea: Julia Pavón Benito. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: jpavon@unav.es

Mahai-inguru honetan, proposatzen da Europako emakumezko espiritualitatearen hainbat fenomenok Nafarroan sorrarazi dituzten ezaugarriak aztertzea, Erdi Arotik gaur egunera. Itxiera, asmatutako muga, erlijio-, debozio-, arte- eta kultura-adierazpenak garatzeko toki gisa ulertuko da, baina baita gorteak, hiriko oligarkiek eta beste botere batzuek inguratutako limes gisa ere.

[/expand]

[expand title=”7. MAHAIA. NAFARROAKO ERAKUNDE ZAHARRAK ETA BERRIAK: MUGAK GAINDITZEA  “]

Koordinatzailea: Mercedes Galán Lorda. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: mgalan@unav.es

Nafarroako erakundeek denborazko eta lurraldeko mugak gainditu dituzte, eta historian zehar gertatu diren aldaketa politiko nahiz sozialetara egokitu dira, baina beti gorde dituzte Nafarroako erregimenaren berezitasunak. Horri dagokionez, Nafarroa beti izan da gai bere nortasunari eusteko; nortasun hori, gaur egun, Foru Erkidego izaeran islatzen da.

[/expand]

[expand title=”8. MAHAIA. MUNDU BETE MUGA. MENDEBALDEKO PIRINIOAK ARO MODERNOAN (XVI-XVIII MENDEAK)  “]

Koordinatzaileak: Alberto Angulo Morales. Euskal Herriko Unibertsitatea; Miguel Ángel Melón Jiménez. Extremadurako Unibertsitatea.

Harremanetarako: alberto.angulo@ehu.eus

Mahai honen helburu nagusia da ikuspegi metodologiko eta historiografikoak erabiltzea Mendebaldeko Pirinioek aro modernoan zituzten askotariko mugak aztertzeko (fiskalak, militarrak, politikoak). Hiru hari eroale hauek daude: mugaren defentsa, baliabideen mobilizazioa eta estatu-esparruan integratuta ez dauden zerga- eta aduana-erregimenek eragiten dituzten arazoak.

[/expand]

[expand title=”9. MAHAIA. AUSTRIEN ETA BORBOIEN ARTEKO MUGA MILITARRA(K), 1621-1746 “]

Koordinatzailea: Antonio Espino López. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

Harremanetarako: Antonio.Espino@uab.cat

Hau izango litzateke proposatutako mahaiaren asmo nagusia: XVII. eta XVIII. mendeetako zaldi bidezko Nafarroako kasu espezifikotik abiatuta, Pirinioetako muga militarren defentsa-egoeraren azterketa konparatiboa egitea. Felipe IV.aren erregealdia hasi zenetik Felipe V.aren erregealdia bukatu zen arteko aldia hartuko luke aro horrek; lurraldeari dagokionez, berriz, Euskal Herriko mugatik Kataluniako mugara.

[/expand]

[expand title=”10. MAHAIA. NAFARROA ETA TRANTSIZIOA (1975-1982): PROTAGONISTAK ETA PROIEKTU POLITIKOAK“]

Koordinatzailea: Gema Pérez Herrera. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: gemaperezherrera@gmail.com            

Mahai honen helburua da hausnarketa-gune bat irekitzea demokraziarako Trantsizioak (1975-1982) Nafarroan izan zituen oihartzunei buruz gogoeta egiteko, baita Nafarroak Trantsizioan izan zuen pisua aztertzeko ere. Horretarako, bereziki bertako protagonista politikoen eta erakundeen ibilbidea aztertuko dugu. Gertakari analogoek eta horien arteko alderaketek ere gure interesa piztuko dute. Helburua da Foru Erkidegoaren ekarpenei eta inplikazioei buruzko eztabaida irekitzea, Espainiako Trantsizioaren prozesu globalari dagokionez.

[/expand]

[expand title=”11. MAHAIA. HISTORIA- ETA KULTURA-ONDAREA: MUGAK SORTZEA, AITORTZEA EDO EZABATZEA“]

Koordinatzailea: Ignacio Miguéliz Valcarlos. Nafarroako Unibertsitateko Museoa.

Harremanetarako: nmigueliz@unav.es

Arte-estiloen bilakaera gizakion eboluzioaren parean gertatu da, eta aro desberdinen arteko muga fisiko eta kontzeptualak sortu dituen historia- eta kultura-ondarea sortu du horrek. Kasu batzuetan, arteak mugak aitortzeko balio izan du, bakoitzaren ezaugarriak azpimarratuz; beste batzuetan, mugak ezabatu ditu, hainbat estiloren arteko zubiak eraikiz.

[/expand]

[expand title=”12. MAHAIA. MUGAK LURRALDETIK EZABATZEA ETA TEKNOLOGIA DIGITAL BERRIAK “]

Koordinatzailea: Pedro Lozano Bartolozzi. Nafarroako Unibertsitatea.

Harremanetarako: plozano@unav.es

Komunikazio-teknologia berriek eta globalizazio-prozesuaren beste faktore batzuek (harreman ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta ideologikoak) bat egitearen ondorioz, mugaz gaindiko agertokia lurraldetik ezabatu da, eta sistema geopolitiko digital berri bat sortu da: laukiratze espaziala, tenporala eta harremanena/historikoa eraldatzen dituen beste parametro batzuk dituen sistema, alegia.

[/expand]