EZARTU DUZU PROPOSAMENA

NAFARROAKO HISTORIARI BURUZKO IX. KONGRESU OROKORRA:

“MUGAKO ESPAZIO ZAHARRAK ETA BERRIAK “

Iruñea, 2018ko irailaren 13tik 15era

Hori dela eta, gaikako mahaiei buruzko proposamenak aurkezteko epea irekitzen da 2017ko urriaren 31ra arte. 

GAIKAKO MAHAIEN PROPOSAMENETARAKO DEIALDIA

Kongresua gaikako mahaien bitartez egituratuko da. Hori dela eta, gaikako mahaiei buruzko proposamenak aurkezteko epea irekitzen da 2017ko urriaren 31ra arte. Proposamen horiek posta elektronikoz bidali beharko dira Kongresuko Idazkaritzara (congresohistorianavarra@gmail.com) eta Nafarroako Azterketa Historikoen Elkarteko espezialistek osatutako batzorde zientifikoak ebaluatuko ditu. Mahairako proposamen bakoitzak mahaiaren izenburua eta bere helburuen eta edukiaren definizio laburra jaso beharko ditu (300 hitz). Horrez gain, proposamena aurkeztu duenaren izena, filiazio profesionala, helbidea (posta arrunta eta elektronikoa) eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziko dira.

Batzorde zientifikoak gaikako mahaiak onetsi ondoren, azaroan zehar, bigarren zirkular batean, mahai guztien izenburuak eta koordinatzaileak ezagutaraziko dira, eta aipaturiko koordinatzaileei bidali beharko zaizkien komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea irekiko da. Komunikazioen proposamenetarako epea urtarrilaren 31n itxiko da. Mahaietako koordinatzaileek 2018ko otsailaren 28a baino lehen erantzungo diete proposatzaileei beraien proposamenen onespenaren inguruan. Komunikazio eta poster guztiak gaikako mahai horien barruan geratuko dira.

 

----------------------------------------------