LEHEN ZIRKULARRA

NAFARROAKO HISTORIARI BURUZKO IX. KONGRESU OROKORRA:

“MUGAKO ESPAZIO ZAHARRAK ETA BERRIAK “

Iruñea, 2018ko irailaren 13tik 15era

Hori dela eta, gaikako mahaiei buruzko proposamenak aurkezteko epea irekitzen da 2017ko urriaren 31ra arte. 

Gaikako mahaien proposamenetarako deialdia

Nafarroako Azterketa Historikoen Elkarteak, 2018ko irailean egingo den Nafarroako Historiari buruzko Kongresu Orokorraren IX. edizioa aurkeztu du. Edizio berri honek beste behin, beraien ikerketen xede gisa Nafarroa duten historialari eta diziplina hori lantzen duten guztientzako topaleku pertsonala eta intelektuala izan nahi du.

Proposatutako gaia Nafarroako Historiari buruzko IX. Kongresu Orokorra: Mugako espazio zaharrak eta berriak da. Muga kontzeptuak alde ideala marraztu nahi du zaharraren eta berriaren, kanpokoaren eta barrukoaren, onartzen denaren eta arrotzaren artean; baita ezagutza historiografikoaren eremu berrien artean ere. Historia politikoarekin, sozialarekin, ekonomikoarekin, kulturalarekin… erlazionatutako edozein gai muga ikuspegitik azter daiteke, Nafarroako historian ikus daitekeen berrikuntza, proiekzio, eragin… mugimendu hori markatuz.

Gaikako mahaiak

Kongresua gaikako mahaien bitartez egituratuko da. Hori dela eta, gaikako mahaiei buruzko proposamenak aurkezteko epea irekitzen da 2017ko urriaren 31ra arte. Proposamen horiek posta elektronikoz bidali beharko dira Kongresuko Idazkaritzara (congresohistorianavarra@gmail.com) eta Nafarroako Azterketa Historikoen Elkarteko espezialistek osatutako batzorde zientifikoak ebaluatuko ditu. Mahairako proposamen bakoitzak mahaiaren izenburua eta bere helburuen eta edukiaren definizio laburra jaso beharko ditu (300 hitz). Horrez gain, proposamena aurkeztu duenaren izena, filiazio profesionala, helbidea (posta arrunta eta elektronikoa) eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziko dira.

Batzorde zientifikoak gaikako mahaiak onetsi ondoren, azaroan zehar, bigarren zirkular batean, mahai guztien izenburuak eta koordinatzaileak ezagutaraziko dira, eta aipaturiko koordinatzaileei bidali beharko zaizkien komunikazioak eta posterrak aurkezteko epea irekiko da. Komunikazioen proposamenetarako epea urtarrilaren 31n itxiko da. Mahaietako koordinatzaileek 2018ko otsailaren 28a baino lehen erantzungo diete proposatzaileei beraien proposamenen onespenaren inguruan. Komunikazio eta poster guztiak gaikako mahai horien barruan geratuko dira.